Buscar este blog

sábado, 22 de enero de 2011

"Guta gutarrak" irrati saioa

Hasieratik sentitu nintzen gustora "kk inzona" irratian. Tokia, nahiz eta txikia eta apur bat ezkutua izan, atsegina iruditu zitzaidan. Miniaturazko irrati bat, non lana gustora egiten duten, non gonbidatuak ondo zaintzen dituzten. Ezin naiz ezertaz kexatu! Elkarrizketa osatua izan zen, gai askori buruz hitz egin genuen (haurtzaroko urteak, ikasketak, dantza, eta nola ez, literatura eta "Minutus Creatio" sorrerari buruz) eta musika ezinhobearen konpainia izan genuen (imaginatu: Lady Gaga, Shakira, Black Eyed Peas, Coldplay... dena perfekto!).

Erantzuteko apur bat zailak izan ziren pare bat kuestio egin zizkidaten, hemen idatzi nahi ditudanak. Lehenengoa "formula bat" esatea izan zen eta nire erantzuna hurrengoa izan zen: "ilusioarekin bizitzea". Bigarrena "esaldi bat" aipatzea izan zen, eta horretarako poesia batean idatzitako lerro batzuk erabili nituen: "ilusioarekin bizitzen denak baino ez du lortuko bere ametsak betetzea". Nire amets bat zein zen aipatu behar izan nuen, baina zaila izan zen bakarra aukeratzea. Beste liburuxka bat idatzi nahi nuke, geografiako ikasketak gustora amaitu, asko bidaiatu, New Yorken bizi... batek daki zer gertatuko den etorkizunean!

Momentuz, mila esker "kk inzona" irratiari gonbidapenagatik eta hain elkarrizketa atseginagatik, eta pertsonalki, esker mila Gorka Santestebani amaieran irakurritako olerkiagatik eta bere konpainiagatik.

3 comentarios:

  1. ez horregatik jon askoz gehiago merezi duzu

    ResponderEliminar
  2. Oso lan polita egiten duzue irratian, espero dut urte askotarako izatea eta laister hara bueltatzea!

    ResponderEliminar
  3. Poztu egiten nau gauza hauek ikustea, Jon. Espero dut denborarekin zure liburua(k) geroz eta jende gehiagori heltzea.

    ResponderEliminar