Eduki dugu denbora lasai hitz egiteko. Liburua nola sortu zen, zergatik aukeratu nituen gai horiek, zergatik umeen zerua zirko bat den, nondik datorren inspirazioa, Berlineko proiektua, dagoeneko martxan dagoena... eta egon da denbora galdera kurioso batzuentzako ere: zer egingo zenuke Pau Gasol bezain altua izango bazina? Zer egingo zenuke Michael Jordan bezain beltza izango bazina? Hori izan da zuriz geratu naizen momentu bakarra, oso oso gustora egin baitut gaurko elkarrizketa. Mila esker larunbat goizetako errutina aldatzeagatik, eta zorionak, Irati eta Ekaitz, egiten duzuen lanagatik. Uda hemen bueltan dago, eta horrek gauza bat baino ez du esan nahi: laister arte.
Buscar este blog
sábado, 2 de abril de 2011
Segura Irratian
Beste pausotxo bat eman dut "Minutus Creatio"rekin, eta gaurkoa pauso polita izan da, apirila hasierako egun udaberritsu hau bezala. Epela. Argazki bat ateraz hasi dugu saioa, baina joku baten moduan. Kameraren "Macro" funtzioa erabili eta mikrofonoen argazki bat ateratzea erabaki dut, irratiaren esanahi hori errepresentatu nahian milisegundu batean. Eta ondoren, elkarrizketari ekin diogu oso gustora, etxeko egongelan egongo bagina bezala. Epel.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
pozten naiz jon hain gustora ibiltzea pozten naiz benetan ea gelditzen garen eta kontauko didazu
ResponderEliminarErrepikatzeko gogoa daukat ya! Jajaja! Ea laister bueltatu naitekeen.
ResponderEliminar