Buscar este blog

domingo, 12 de junio de 2011

Hemen egongo bazina


Zure itzala izan nahi nuke,
egun eguzkitsu guztietan.
prest negoke zeruari eskatzeko
lainoaren edozein arrasto mendien eta arimaren gainetik kentzea.
Izpiek lekurik ez balute,
nola galduko litzateke nire begirada zure udaberrizko horretan?

Hemen egongo bazina,
nire xuxurlak baino ez zenituzke entzungo.

Hemen egongo bazina,
ez nintzateke itzal bihurtu beharko,
ez nuke tinta gehiagorik gastatuko.
Edo agian bai, eskua erraztasunez bihurtzen baita
Bihotz maiteminduaren taupaden sismografo…

… betazalak itxi eta zure irudiaren jabe egiten naizenean,
zaila baita hitzen trazua galant mantentzea.

Baina negar isilen distantzia
baino urrutiago zauden bitartean,
hau da dardaren leihoa irekitzeko
ezagutzen dudan erarik isilena, sentikorrena.

Hemen egongo bazina,
benetako gauen lekuko izango ginateke,
ilargiaren ibilaldi beteari so eginez,
zure presentzia lagun,
ezingo nuke begirik itxi,
zurekin amets egiteko ez bada behintzat.

Laster baztertuko dut nire begirada harezko erlojutik,
laster ez da laztan nahikorik egongo egun oso bat definitzeko.
Laster, balizkoa denak balio izango du,
eta lainoaren arrastoentzako bezala,
ez da etorkizunerako lekurik geratuko.

Hemen egongo bazina,
ekaineko azken ilunabarra izango zinateke…
… nire alboan etzanda,
ordulari izoztuen isiltasunari irri eginez,
zure begiak leunki ixterako momentuan. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario