Buscar este blog

miércoles, 29 de junio de 2011

Berlin (euskara)

Berlinek sekretuak ezkutatzen ditu. Nolabaiteko ahalkea nabaritu diot, hasiera batean bere edertasun osoa erakutsi nahi izango ez balu bezala, historian zehar gaizki tratatua izan zela onartzea lotsa emango balioke bezala. Baina hirian barneratzen zaren heinean, lilura berezi bat kontserbatzen duela konturatzen zara. Zentrualdeko eraikin eder eta monumentalen handitasunaz gain, Berlinek Mitte-a (hiriaren zentrualdea) inguratzen duten auzoetako kaleetatik galtzeko aukera eskaintzen du, baita postalek erakusten ez digutenaz disfrutatzeko ere. Hiri bizia eta aktiboa da, urteko aldi honetan behintzat. Hiri honetan beti dago zerbait ikusteko, eta aspertzen bazara, zuk nahi duzulako edo begiak nahikoa irekitzen ez dituzulako izango da.

Beste alde batetik, "Minutus Creatio" eta egungo euskal literaturari buruz hitz egiteko aukera izan nuen Freie Universität Berlin-en. Oso esperientzia atsegina izan zen, batez ere bertan egondakoek esplikatzen saiatu nintzenarekiko aurkeztu zuten interesa kontutan izanda. Pozten nau jakitea gure kulturan hain interesatuta dauden pertsonak daudela gure mugetatik at, eta hein handi batean, Mikel Babiano bezalako pertsonen esfrotzuagatik da posible guzti hau, bera izan baita ebentu honen antolatzailea. Eskerrak eman nahi dizkiot gonbidapenagatik, bere etengabeko laguntzagatik eta jazoera hau posible egiteagatik.

3 comentarios:

  1. Behin ikusi nituen argazki batzuk eta ez zitzaidan asko gustatu... baina ziur aski, hiri guztietan bezala, alde zaharreko galdutako kale horietan zehar galduz gero, kriston gauza politak ikusteko aukera egongo da. Segi euskal literatura bultatzen!

    ResponderEliminar
  2. Xabi! Begira, nik antzeko sentsazioa izan nuen. Lehenengo egunean ez nuen hiria gehiegi apreziatu, baina pixkanaka, eta hiritik zehar galtzen zaren heinean, asko irabazten du.

    Bai, saiatuko naiz! :) Momentuz, oso pozik nago izan dudan aukera honekin :)

    ResponderEliminar
  3. Ez horregatik, Jon, eta ea laster berriro etortzerik duzun!

    ResponderEliminar